Gaur izango da Behobia-Donostia lasterketa, korrikalari eta zaletu askok egutegian gorriz markatuta izaten duten proba. 30.000 lagun inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileek, 19 taldetan banatuta, eta Aiatik eta Oriotik ere talde polita joan da hitzordura. Orioko Atletismo Taldeak antolatutako autobusean joan dira horietako asko. Goizean goiz elkartu dira Bikamiotan, eta Behobia aldera abiatu dira 08:15 inguruan. Bertan, lasterketa baino lehen beroketa ariketak egiten aritu dira, gorputza prestatzeko eta lasterketa aurreko urduritasuna lasaitzeko. Zorte ona opa diegu guztiei!
Argazkiak: Orioko Atletismo Taldea