Irailaren 2tik 6ra, Elgoibarko VII. Kintopeko Idi Probak jokatu dira, eta irabazterik lortu ez badute ere, emaitza onak lortu dituzte Ainhoa Gabirondoren eta Iñiki Olidenen idiek. Gabirondorenak hirugarren postuan sailkatu dira, 51 plaza, 2 zinta eta 4,88 metro osatuta, eta Olidenenak laugarren postuan, 51 plaza eta 1,66 metro eginda. Maia aiarraren idi-parea, berriz, hamargarrena izan zen, 45 plaza eta 2,5 metro eginda.
Guztira, 13 idi-parek parte hartu dute txapelketan eta nagusitasunez irabazi dute Billabasoren idiek, 57 plaza, 3 zinta eta 4,4 metroko lana eginda.