Do Re Ni elkarteak jarraipena emango dio 2020an abiatutako proiektuari, eta ikerketa zientifiko berria abiatuko du abuztuaren 22tik irailaren 9ra bitartean. Oraingo honetan, osasun mentala eta osasun kognitiboa izango dira aztertuko dituzten parametro nagusiak. Xabier Lizaso musikariak gidatuko du ikerketa, eta Jose Manuel Lopez Bragado psikiatra izango du bidelagun. Horrez gain, Onetsine Arrizabalaga ikerlari oriotarrak ere parte hartuko du proiektuan, ikerlari aholkulari gisa.
Do Re Ni elkarteak boluntarioak behar ditu ikerketan parte hartzeko, eta bihar, ostirala, 19:00etan hasita, Salatxo aretoan egingo dute proiektuaren aurkezpen bilera informatiboa. Herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte elkartetik.