Aiako eta Orioko idi-pareek parte hartuko dute Aizarnazabalgo XXVI. Kintopeko Idi Probetan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko uzt. 27a, 16:29

Iñaki Oliden idi parearekin Aizarnazabalen. (Ibon Errazu)

Aizarnazabalgo proba Gipuzkoako Kintopeko Txapelketarako puntuagarria izango da.

Uztailaren 29an, ostiralean, abiatuko dituzte Aizarnazabalgo XXVI. Kintopeko Idi Probak, Gipuzkoako Kintopeko Txapelketarako puntuagarriak. Aizarnazabalgo Idi Proben Elkarteak antolatu du txapelketa eta 18 idi-pareek parte hartuko dute, tartean Aiako eta Orioko parte hartzaileak: Aiako Arzadun eta Maia eta Orioko Ainhoa Gabirondo eta Oliden.

Hona hemen txapelketako egitaraua:

Uztailak 29, ostiraka, 22:00etan
- Zumeltzu (Zamudio)
- Ainhoa Gabirondo (Orio)
- Etxabe (Aizarnazabal)

Uztailak 30, larunbata, 22:00etan
- Urra Olaberrieta (Goierri)
- Igeldo (Ezkio)
- Artola (Oiartzun)

Abuztuak 1, astelehena, 22:00etan
- Arzadun (Aia)
- Maia (Aia)
- Lopategi (Billela)

Abuztuak 5, ostirala, 22:00etan
- Mendigoiti (Eibar)
- Oliden (Orio)
- Txokolate (Errezil)

Abuztuak 6, larunbata, 22:00etan
- Billabaso (Jatabe)
-Usaizti (Berritxu)
- Armaolea (Zumarraga)

Abuztuak 8, astelehena, 22:00etan
- Zornotza Anaiak (Zalla)
- Igone Pagadizabal (Hondarribia)
- Belamendi (Errezil)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide