Ostiralean Gasteizen abiatu eta gaur Donostian bukatuko dute Itzulia Women 2022 txirrindularitza proba, eta abian den hirugarren eta azken etapan, Aiatik eta Oriotik pasatu da lasterketa. Donostia aldetik etorri dira txirrindulariak eta Zudugarai gainetik Aiara jo dute. Ondoren, Santiotik barrena, bueltan etorri dira Oriora, Donostiarantz jarraitzeko. Orioko zubian herritarren txaloak eta animoak jaso dituzte txirrindulariek.