Julen Alonsok uztailaren 8rako iragarri du 'Eskuetan bihotza' lanaren estreinaldia

Aitziber Arzallus

Aiako probalekuan izango da kontzertua, 22:30ean hasita, eta dagoeneko sarrerak eskuragai daude Aiako kultur etxean eta Interneteko Musikaze atarian, hamar euroren truke. 

Julen Alonso musikari oriotarrak etenaldia iragarri zuen duela hilabete batzuk, Eskuetan bihotza lan berria estreinatzeko emanaldiaren bezperan. Horrenbestez, bertan behera gelditu zen Aiako probalekuan ematekoa zen kontzertu hura. Orain, agertokietara itzultzeko moduan dela jakinarazi du musikari gazteak, eta Eskuetan bihotza ikuskizunaren estreinaldia noiz eta non egingo duen ere esan du: Aiako probalekuan izango da, uztailaren 8an, 22:30ean hasita.

Gaur arratsaldean bertan jarri dituzte emanaldi horretarako sarrerak salgai. Aiako kultur etxean eta Musikaze.com atarian eros daitezke horiek, hamar euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide