Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek euskararen aldeko egitasmoari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta zozkatu du Karkara.eus-ek. Herritar ugarik parte hartu du jokoan, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean zozketa egin ondoren, Lander Sarasola da Korrikaren produktu sorta irabazi duena.