Dekorazio gehigarria banatu du Karkarak martxoko aldizkariarekin batera

Karkara 2022ko mar. 11a, 12:56

Karkarak egunotan banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute Karkararen bazkideek.

Karkarak banatu du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jaso dute Karkararen bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta 2022rako dekorazio joera nagusiak bildu ditu bertan.

Baleike, Maxixatzen, Uztarria eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek dekorazio gehigarria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide