Udane Ostolatza eta Gorka Etxeberria Burgelun izango dira larunbatean

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 21a, 09:03

Bi harri-jasotzaileen lana Euskal Telebistaren bidez jarraitzeko aukera izango da, 12:30ean hasita.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldiaren baitan, harri-jasotze txapelketa ere izango da larunbat honetan Burgelun (Alaba).

Gorka Etxeberriak gizonezkoen Urrezko Harri-jasotze Txapelketan parte hartuko du, eta Udane Ostolatzak emakumezkoen lehiaketan. 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin arituko dira lehian bi harri-jasotzaileak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide