Zozketa

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak zozkatu ditu Karkarak

Karkara

Igandean jokatuko dute finala, Bilboko Bilbao Arena Miribillan, 12:00etan hasita.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute datorren igandean Bilboko Bilbao Arena Miribillan. 12:00etan hasiko da lehia, eta besteak beste, bertan ariko dira eskualdeko hiru aizkolari: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Horiez gain, han izango dira Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu.

Karkarak finalera joateko sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Marivi Barrena Artola izan da irabazlea. Karkara jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide