Euskal Herriko harri-jasotze txapelketan parte hartuko dute Udane Ostolazak eta Aroa Sanchezek

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 12a, 09:00

Urriaren 24an egingo da txapelketa Mungian, igandearekin, Euskadiko Herri Kirol Federazioak emandako informazioaren arabera.

Udane Ostolazak eta Aroa Sanchezek emakumezkoen Euskal Herriko harri-jasotze txapelketan parte hartuko dute. Urriaren 24ean jokatuko da lehiaketa Mungian (Bizkaian), Matxin Plazan, 12:00etatik aurrera. Bi kirolariekin batera izango dira lehian Karmele Gisasola, Lucia Orbe eta Marina Blanco bizkaitarrak, eta Naiara Zumeta gipuzkoarra.

Antolakuntzak zehaztu duenez, harri hauetako bakoitzarekin hiru minutuko txanda bana egingo dute harri-jasotzaileek: 75 kiloko zilindroa, 62,5 kiloko kuboa eta 62,5 kiloko bola. Bi parte hartzaile arituko dira lehian aldi berean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide