Orioko korrikalariak Berrobin eta Donostian izan dira asteburuan. Larunbatean, Berrobiko Herri Krosa jokatu zen, eta Iñigo Expositok bigarren egitea lortu zuen. Berarekin batera, Kamel Ziani Atletismo Taldeko beste hiruk ere parte hartu zuten lasterketan. Seniorrez gain, taldeko korrikalari txikiek ere egin zuten krossa; zehazki, hamabi gaztetxo izan ziren lasterketan.
Igandean, korrikalariek Donostian izan zuten zita. 10 kilometroko MediaDonosti lasterketan, Kamel Zianik garaipena eskuratu zuen. Ibilbide bera egin zuten taldeko neskek ere, eta azaldu dutenez, pozik geratu ziren han izandako esperientziarekin.