Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Maialen Velasco

Karkara 2021ko ira. 1a, 16:00

KARKARAk sail berria abiatu du udan. Arlo desberdinetako herritarrei gustukoen dituzten bost kantu zerrendatzeko eskatu zaie, horiek aukeratu izanaren arrazoiak lerro pare batean laburbilduz. Maialen Velasco mediku eta aktorearekin osatu da iraileko lehen zerrenda.

1. Agustito con la vida —Jarabe de Palo—. "Etxe guztietan jarriko nuke, Pauen bizipozak kutsatu gaitzan koronabirusak beharrean!"

2. El amanecer —Los fresones rebeldes—. "Norbaitekin maitemintzen zarenean... Nere gaztetako kantu kutuna da".

3. Behin batean Loiolan —Egan—. "Begiak itxi eta nire aitarekin dantzatzen ikusten dut nire burua. Edozer emango nuke aitarekin abesti hau dantzatzeko aukera izateagatik...".

4. Such great heights —The Postal Service—. "Martxan jartzen nau abesti honek, eta momentu oso onak ekartzen dizkit gogora".

5. Todo de ti —Rauw Alejandro—. "Alabak eta biok askotan egiten dugu dantza kantu honekin azkenaldian. Abesti berri bat buruan sartzen zaigunean, 100 aldiz entzuteko joera dugu Sharak eta biok".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide