Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Libana Taboada

Karkara 2021ko abu. 11a, 09:00

KARKARAk sail berria abiatu du abuztuan. Arlo desberdinetako herritarrei gustukoen dituzten bost kantu zerrendatzeko eskatu zaie, horiek aukeratu izanaren arrazoiak lerro pare batean laburbilduz. Libana Taboada abeslariarekin eman zaio hasiera udako 'Bost kantu kutunak' sailari.

1. Tennesse Whiskey  —Chris Tapleton—. "Beti esaten dudan modura, ezkontzen naizen egunean abesti honekin egingo dugu lehen dantza... kar kar kar!".

2. Noche de aullidos —M Clan—. "Bikotekideak autoan jarri zidan lehen kantua. M Clan rock talderik onena da Estatu mailan, nire ustez".

3. Itsasoz beteriko mugetan —Su Ta Gar—. "Euskal heavyaren altxor kutuna. Nire gazte garaiak gogorarazten dizkit!".

4. Te esperaré —Ibai Marin—. "Familiako kide batek minbizia izan zuen, eta horri buruz idatzi zuen abestia nire bikotekideak. Sorpresa bat izan zen denontzat, eta gure lema da".

5. Copacabana —Izal—. "Furgonetan Italia eta Kroaziara egindako bidaiaren ereserkia izan zen kantu hau. Mila aldiz entzun arren, ez nau aspertzen".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide