IRITZIA

Hor dago koska

Erabiltzailearen aurpegia Leire Martija 2021ko uzt. 4a, 09:00

Ekaineko KARKARA aldizkarian plazaratutako artikulua, 'Nire honetan' atalean.

Orain dela egun gutxi, aitari gurpildun aulki elektrikoa ekarri diogu. Bada denbora eskean geundela, baina gure beldur eta ezjakintasunaren aurrean, gaia albo batera utzi genuen eta pixkanaka atzeratzen joan zen, eguna iritsi den arte.

Orain arte taka-taka zuen bere bidai guztietako lagun, etxetik urrun ibiltzen ez bazen ere, harekin sentitzen zuen segurtasun eta konfiantza osoa. Konfiantza etxetik hurbil egoteko, lehen ibiltzen zen txokoetara joatera ez baitzen ausartzen. Iruditzen zaigu nagikeria edota taka-takarekin nekatu eta itzultzen pasako zukeen denbora luze horren ondorioz izan zitekeela.

Aulki elektriko honek azken urteetan izan ez duen autonomia emango diola uste dugu neurri batean behintzat, baina bidean baditu hainbat oztopo ere. Inoiz ez naiz jabetu etxetik irten eta joan nahi dudan tokira iristeko zenbat koska gainditu behar ditudan. Niretzat ikusiezinak izan dira oraintsu arte, baina oztopo handiak izan daitezke mugikortasun azaroak dituzten herritarrentzat. Leku berera iristeko buelta handiagoa eman behar izaten dute batzuetan, edo buruan eskema bat egin nondik nora joan daitezkeen jakiteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide