Izetatarrak nagusi izan dira Binakako II. Euskal Pentatloiko finalean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 19a, 20:39

Izetatarrak, artxiboko irudian.

Xabier Orbegozo Arria V.a-rekin osatutako denbora hobetzea lortu du gaurkoan Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak. Nagusitasunez jardun dira proba denetan Izeta III.a eta biak. Gorka Etxeberria Kepa Peñagarikanorekin batera jardun da, eta gozagaitz ibili dira.

Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan hitzordu garrantzitsua eduki dute gaur herri kirol zaleek. Binakako II. Euskal Pentatloiko finala jokatu da bertan, eta Izeta III.a eta Izeta VI.a aiarrak izan dira arratsaldeko protagonista nagusiak. Nagusitasunez irabazi dute lehia, 40:24ko denborarekin. 

Izetatarrak ez dira izan lehian aritu diren eskualdeko bakarrak, izan ere, Urola Kostako beste lau kirolari ere lanean aritu dira gaur zezen plazan: Gorka Etxeberriak Gorka Peñagarikano azpeitiarrarekin batera hartu du parte proban, eta gozakaitz aritu dira biak ala biak gaurkoan.Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak Mikel Larrañaga azpeitiarrarekin osatu du bikotea, eta oso lan txukuna egin badute ere, ez dute lortu aiarren denbora hobetzea.  gaurkoan. 

Izatez, Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi aizarnarrak ere proban parte hartzekoak baziren ere, Irazabal-Amade bikoteak ordezkatu behar izan ditu, Txapartegi min hartuta zegoelako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide