'Hau ez da niretzat' websaila

'Hau ez da niretzat' websaila: bigarren atala

Karkara 2021ko mai. 7a, 10:00

Bigarren atalean, Estik eskari bat entregatuko dio Janireri. Eskari hori, ordea, mehatxu bat izango da hartzailearentzat. Batekin nahikoa ez, eta bigarren banatzaile bat ere iritsiko da Janireren etxera, beste mehatxu batekin. 

Hau ez da niretzat Ttap eta Zut aldizkari digitalek sortutako websaila da. Maialen Sorzabalbere aktoreak gorpuztuko duen Esti banatzailea da protagonista, etxez etxe eskari xelebreak eramango dituena. Banaketa bakoitzak egoera bitxi batera eramango du banatzailea, eta errealitatea edo fikzioa ote, hori ere zalantzan jarriko du Estik.

Bigarren atalean, Estik eskari bat entregatuko dio Janireri. Eskari hori, ordea, mehatxu bat izango da hartzailearentzat. Batekin nahikoa ez, eta bigarren banatzaile bat ere iritsiko da Janireren etxera, beste mehatxu batekin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide