Aiako eta Orioko hiru kirolarik parte hartuko dute Binakako Euskal Pentatloian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 18a, 11:17

Binakako Euskal Pentatloiaren aurkezpena atzo Tolosako zezen plazan.

Guztira, gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira, tartean Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarra. Lehen aldiz egingo den emakumezkoen txapelketan, berriz, hiru bikote.

Maiatzaren 22an eta ekainaren 20an Binakako Euskal Pentatloia jokatuko da eta atzo aurkeztu zituzten txapelketan parte hartuko duten bikoteak Tolosako zezen plazan. Guztira, gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira eta lehen aldiz egingo den emakumezkoen txapelketan, berriz, hiru bikote. Parte-hartzaileen artean, badira eskualdeko hainbat kirolari, tartean Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarra; baita ere, Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi aizarnarrak, Kepa Peñagarikano azpeitiarra,, Jon Unanue Goenatxo III. azkoitiarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Jokin Eizmendi zarauztarra.

Gizonezkoen txapelketan kanporaketa maiatzaren 22an izango da, Tolosako zezen plazan, eta bertatik sei bikote sailkatuko dira finalerako. Ekainaren 20ean egingo dira gizonezkoen eta emakumezkoen finala, agertoki berean.

Parte-hartzaile guztiak
Hona hemen Binakako Euskal Pentatloia jokatuko duten parte-hartzaile guztien zerrenda: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a, Benat Amade eta Aritz Irazabal, Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi, Iñaki Errazkin tolosarra eta Aratz Mugertza, Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria,  Ousmane Drame eta Mikel Agirre, Daniel España eta Julio Jimenez, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Mikel Larrañaga, Jon Gisasola Zelai V.a eta Ioritz Gisasola Zelai IV.a, Xabier Urrutia eta Julen Kañamares, Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno, eta Joxe Martin Bustinza eta Jokin Eizmendi. Emakumezkoetan ondorengoak izango dira lehian: Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orbe, eta Claudia Lucia Muñoz eta Julia Martinez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide