Oriotik eta Aiatik igaroko da gaur 50. Balentziaga Memoriala

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 11a, 10:40

Gaurko txirrindulari probaren ibilbide orokorra

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindularien proba entzutetsua Espainiako Koparako puntuagarria izango da, eta Arraten, Eibarren, amaituko da.

50. Balentziaga Memoriala gaur jokatuko da, eta Aia eta Orion barna ibiliko da goizean. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindularien kategorietan proba entzutetsua da gaur lehiatuko dena; 153 kilometroko ibilbidea egin beharko dute ziklistek, eta Eibarko (Gipuzkoa) Arrate santutegian amaituko da, atzo Itzulia amaitu zen moduan. Espainiako Koparako puntuagarria izango da, gainera, gaurko proba. 

Zarauztik iritsiko dira txirrindulariak Orio gainera, 10:40 aldera, eta handik Aiarantz hartuko dute. Herrira sartu, eta Oriora joango dira, Santiago-Erreka auzotik. Tren geltokiko biribilgunean Zarautz aldera ekingo diote berriro txirrindulariek.

Zirkulazioan eragina izango du, eta Orioko Udalak jakinarazi du tarte labur batez N-634 errepidea itxita egongo dela tren geltokitik Zarautzerako norabidean, 11:00ak aldean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide