Eskualdeko banderak ere Realarekin Sevillara

Gorka Eizagirre

Realaren autobus ofiziala Urola Kostako herri guztietatik pasatu da atzo eta gaur goizean, eta UKTko kazetariek zuzeneko jarraipena egin diote ondorengo ikus-entzunezkoan jasoz.

Tokian tokiko banderak hartu dituzte bertako alkate edota zinegotzien eskutik, eta trukean Realeko ordezkariek txuri-urdina eman diete. Gurekin kanpainaren barruan eginiko ekitaldi xumeak izan dira: Realak Gipuzkoako herrietako banderak eraman nahi ditu Kopako finalera, Sevillara (Andaluzia, Espainia), jokalariek herriaren berotasuna senti dezaten.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide