Sendagaien Europako Agentziak ebatzi du AstraZenecaren txertoa "segurua eta eraginkorra" dela

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 18a, 18:40

EMA Sendagaien Europako Agentziak AstraZenecaren txertoaren eraginkortasuna baieztatu du. Hain zuzen, txerto hori "segurua eta eraginkorra" dela adierazi du Emer Cooke EMAko zuzendariak, eta azaldu du txertoaren onurak kalteak baino "askoz gehiago" direla.

Joan den astelehenean hamabost egunez AstraZeneca txertorik ez jartzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak, eta erabakia hartu eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzari agindu zion AstraZeneca txertoa jartzeari uzteko. Prebentzioz hartu zuen erabakia Espainiako Gobernuak, nahi gabeko zenbait ondorio eragiten dituelakoan. Gaur, ordea, EMA Sendagaien Europako Agentziak AstraZenecaren txertoaren eraginkortasuna baieztatu du.

Hain zuzen, txerto hori "segurua eta eraginkorra" dela adierazi du Emer Cooke EMAko zuzendariak, eta azaldu du txertoaren onurak kalteak baino "askoz gehiago" direla. Gainera, esan du ez dela ziurtatu txertoak tronboak areagotzen dituela. "Kasu arraro batzuk" aztertu dituztela aitortu du, baina azpimarratu du ez dutela ondorioztatu kasu horiek txertoak eragindakoak direnik. Hori dela eta, aztertzen jarraituko dutela adierazi du Cookek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide