80 urtetik gorako oriotarrak eta aiarrak Zarautzen ari dira koronabirusaren aurkako txertoa hartzen

Amaia Urbieta Arruti

Pixkanaka aurrera doa koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina, eta gaur goizean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jarri diete hitzordua txertoa hartzeko Aia, Orio eta Zarauzko 80 urtetik gorako hainbat herritarri.

10:00etan hasi dira txertoa jartzen ilaran zeuden herritarrei, eta hainbatek azaldu dute "gustura" daudela, une hori iritsi zain denbora luzea igaro dutelako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide