Badok atariak 2020ko disko kutunen zerrendak osatu ditu, euskal musika ekoizpena gertutik jarraitzen duten hamabi lagunen ekarpenarekin. Hainbat hedabidetako musika adituek hamabi diskoz osatutako zerrendak egin dituzte, eta hautatutakoen artean dago Esti eta Mikel Markezen Azal berritzen diskoa.
Ondoko aditu hauek osatu dituzte diskoen zerrendak: Andoni Tolosa Berria egunkariko disko kritikariak, Iker Barandiaran Argia aldizkariko disko kritikariak, Iker Gurrutxaga Naiz irratiko Musikharia saioaren gidariak, Ihintza Orbegozo Berria egunkariko disko kritikariak, Ion Etxebarria Hala Bedi irratiko Hiru Kortxea saioaren kideak, Jaione Dagdrommer Gaztezulo aldizkariko musika kazetariak, Jon Urzelai Badokeko kolaboratzaileak, Julen Idigoras Gaztea irratiko B aldea saioaren gidariak, Koldo Otamedi Hamaika telebistako Musika zuzenean saioaren gidariak, Panpi Merkapide Gure Irratiako Adi saioaren gidariak, Urko Ansa Badokeko kolaboratzaileak eta Xabi Doncel Mondo Sonoro aldizkariko kolaboratzaileak.