Udane Ostolatzak bere marka hausteko saiakera egingo du igandean Ribabellosan

Iñigo Gaiton

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren barruan, harri-jasotze saioa ere egingo da eguerdiko hamabietatik aurrera. Ostolazarekin batera izango dira Aroa Sanchez eta Izeta IV. ere.

Bihar, urtarrilak 10 igandea, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako jardunaldia izango da Ribabellosan. Aizkolariez gain harri-jasotzaileak ere arituko dira lanean, eta han izango dira Aroa Sanchez eta Udane Ostolaza oriotarrak, Izeta IV. aiarrarekin batera.

Sanchezek 50 kiloko zilindrikoari, 50 kiloko kopari eta 50 kiloko bolari emango dizkio altxaldiak. Ostolaza, berriz, 82 kiloko harriarekin bere marka gainditzen saiatuko da; 75 kiloan du errekorra gaur egun.

Izeta IV.ren kasuan, zortzi arroako hiru harri erabiliko ditu lanerako: 100 kiloko kopa, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide