Euskarri informatiboak jarri dituzte hondakinen gaikako bilketa hobetzeko xedearekin

Karkara 2021ko urt. 7a, 17:27

Urola Kostako Udal Elkarteak totem informatiboak jarri ditu Orion eta Aian, herritarrak hondakinen gaikako bilketaren gainean sentsibilizatzeko helburuarekin. Hala, berrantolaketa egingo dute eskualdeko herrietan, birziklapen tasa hobetzeko eta edukiontzien guneak txukun mantentzeko xedearekin. Euskarri informatiboak jartzeaz gain, beste hainbat iniziatiba ere gauzatuko dituzte.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide