Bezperan baino 13 kasu gehiago atzo Hego Euskal Herrian, 389 proba gehiago eginda

Mireia Galarza Bastida 2020ko abe. 31a, 15:31

Azken datuen arabera, positibotasun maila %6tik %6,1era igo da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herriz herriko daturik ez du eman Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Urtea amaitzear, positibo kopuruak zertxobait gora egin du Hego Euskal Herrian. 645 positibo zenbatu zituzten atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, bezperan baino 13 kasu gehiago. Guztira 10.797 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, aurreko egunean baino 389 gehiago. Horrela, positibotasun maila %6,1ean dago EAEn -atzo %6koa zen tasa- eta %5,7an Nafarroan. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 508 positibo atzeman zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik 241 Bizkaian, 189 Gipuzkoan eta 64 Araban. Aipagarria da datuek zertxobait gora egin arren, Gipuzkoan atzemandako kasuek behera egin dutela; izan ere, 207 positibo zenbatu zituzten herenegun. 28 lagun ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzako erietxeetan, eta 79 pertsona daude ZIUn -herenegun kopuru bera zen-.  

Nafarroan, aldiz, 139 kasu zenbatu dituzte azken orduetan, bezperan baino bederatzi gehiago. Horietatik 12 eraman dituzte erietxeetara, eta momentuz pertsona bakarra dago ZIUn. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide