Kalean da azaroko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 13a, 16:54

Eskualdeko tokiko hedabideek iazko ekainean sortutako UKT kooperatibaz luze eta zabal aritu gara, kooperatibako kideen eskutik.

Urolako Komunikazio Taldeaz aritu gara azaroko KARKARA aldizkarian, luze eta zabal: eskualdeko tokiko hedabideek iazko ekainean sortu zen UKT kooperatiba, herritarren informazio eta komunikazio beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko helburuarekin. Kooperatibako kideen eskutik UKT bera ezagutzeko aukera izango da azaroko zenbakian.

Hitz tantak atalean, berriz, lau urtez Orioko patroia izan den Gorka Aranberri izango da protagonista. Horrez gain, Iñaki Iturainek San Martin Jaiak izan ditu hizpide zenbaki honetako Oroimenaren Kutxan.

Azaroko aldizkariarekin batera, Euskaraldiaren gehigarri berezia jasoko dute oriotarrek etxeko buzoian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide