LEHIAKETAREN OINARRIAK
1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako jendearen artean.
2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
5.- Lanen luzera librea izango da.
6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).
8.- Gaia librea izango da.
9.- Lanak aurkezteko era: Lanak Orioko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu daitezke. Lanarekin batera gutun-azal batean sartuta aurkeztu behar dira honako datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
11.- Sariak hauek izango dira:
Ipuinen atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa
Bertso edo olerkien atala
1. saria: 300 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa
12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utzi ditzake sariak.
13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2020ko azaroaren 13a izango da horretarako azken eguna.
14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.