KARKARAren Udako I. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahaiaren saria Luis Lizarraldek irabazi du Antilla grisa izeneko argazkiarekin, eta hala, Zudugarai txakolin botila kaxa bat jasoko du. Ikuslearen sarian, berriz, berdinketa egon da bozketan bi argazkiren artean, eta biek jasoko dute saria: Maialen Manterolak (Egunsentiaren distira argazkiagatik) eta Josune Zabaletak (Gure Zirkuko pailazoei atzetik ateratako argazkiagatik) argazki anpliazioa irabazi dute Egiguren Argazki Estudioaren eskutik.
Azkenik, argazkiei botoa eman dioten KARKARAko erabiltzaileen artean zozketa egin da, eta Joxemari Olasagastik irabazi du bi lagunentzako zaldi ibilaldia, Usurbilgo Lar Zaldiak Hipika Klubaren eskutik.
KARKARA laster jarriko da kontaktuan Lizarralde, Manterola, Zabaleta eta Olasagastirekin.
Aurreneko lehiaketako epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Aiora Larrañaga KARKARAko kazetariak, Iban Egiguren argazkilariak, eta Joxeju Olasagasti argazkilari afizionatuak.