Osakidetzak adierazi duenez, gora egin du COVID-19 positiboen kopuruak Hego Euskal Herrian: 442 kasu positibo detektatu zituzten atzo, eta 418 herenegun. Egindako PCR proben kopuruan ere bada alderik, ordea: 8.579 proba gauzatu zituen Osakidetzak atzo, eta 7.946 herenegun. Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egin dute gora positiboek: Bizkaia izan da kasu gehien hauteman dituztena, 213 positibo zenbatu zituzten bertan, herenegun baino 27 gehiago; Gipuzkoan, berriz, 145 kasu berri daude, herenegun baino hiru gehiago, eta Araban 82, herenegun baino hamabi gehiago.
Ospitaleen egoerari dagokionez berriz, 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 56 dira ZIUn dauden gaixoak.