Hasi da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, eta KARKARAk taldea jarri du martxan

Karkara

KARKARAk hirugarrenez jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Abenduaren 20an amaituko da Codesyntax enpresak osatu duen hamabi asteko denboraldia. Sariak zehazteko daude.

Gaur, astelehenarekin, hasi da Egunean Behin sakelako telefono jokoaren bosgarren denboraldia, eta KARKARAren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Hamabi asteko denboraldia prestatu du jokoa garatu duen Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute. Aurreko denboraldiaren logika bera erabiliko dute oraingoan ere: hamabi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

KARKARAk hirugarrenez jarri du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Parte hartzeko, aplikazioaren behealdean dagoen Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 17D4FA kodea sartu behar da; Karkara izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide