Sartu gara udazkenean, eta iritsi da Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den argazki onena. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Ikusleen Saria banatzeko. Hiru boto eman ahalko dira, urriaren 1a baino lehen, esteka honetan.
Gainera, botoa ematen duten guztien artean sari bat zozkatuko da: Zudugarai txakolin botila kaxa.
Ikusleen Saria jasotzen duen argazkilariak, berriz, Egiguren Argazki Estudioaren eskutik 50x70cmko argazki anpliazio bat irabaziko du.