Bada beste Karkara bat Okzitaniako Tolosan

Garazi Artola Balda 2020ko ira. 20a, 10:59

Bada beste Karkara bat munduan, ez Orio eta Aiatik oso urrun, Okzitaniako Tolosan baizik. Ez da hedabide bat, hori gehitxo eskatzea litzateke, baina izenaren kointzidentziak atentzioa ematen du, eta hemengo KARKARAren lantaldea izen horren atzean dagoenari begira jarri da.

Sarean ikusitakoaren arabera, hiru lagunez osatutako musika talde bat da Karkara –hemen ikus dezakezue taldearen bideoklipetako bat–.

Bi disko dituzte argitaratuta, Crystal Glazer eta Nowhere Land, eta heavy psych estiloko abestiak sortzen dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide