Osakidetzak kaleratu ditu azken orduetako koronabirus proben emaitzak eta, horien arabera, ez dute kasu berririk atzeman ez Aian ez Orion; aste osoan mantendu da zeron bi herrietako koronabirus kasu berrien zifra. Eskualdeko datuei erreparatuta, Azpeitian izan dira kasu gehien. Hain zuzen ere, hamahiru kasu zenbatu ditu Osasun Sailak herri horretan. Atzoko datuetan ez zen positiborik izan Azpeitian, baina azken eguntan zortzi zenbatu dituzte. Gaurkoa da inoiz herri horretan zenbatu den positibo kopuru handiena.
Zarauzkoaz eta Azpeitikoez gain, beste bost kasu ere detektatu dituzte Urola Kostan: bi Getarian, bi Azkoitian eta bat Zestoan. Eskualdeko gainontzeko herrietan ez dute positibo berririk atzeman azken orduetan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako koronabirus kasuak asko hazi dira azken egunotan. Halere, atzoko datuak baino zertxobait arinagoa da gaurkoa; izan ere, azken 24 orduetan, 510 koronabirus kasu berri atzeman dituzte hiru lurrade horietan –atzo 569–. Bizkaian topatu dituzte horietako gehienak: 292. Araban 112 kasu atzeman dituzte, eta Gipuzkoan 92. Horiez gain, beste hamalau kasuren berri ere eman du Osakidetzak. Guztira 6.617 proba egin zituen atzo Osakidetzak, eta detektatutako 569 positibo horietatik, 38 pertsona opitaleratu dituzte. Egun, 123 lagun daude ospitaldean COVID-19ak jota, horietatik hamahiru ZIUn.