Igeldoko Harria Txapeketan lehiatuko dira Etxeberria, Galarraga eta Kortaberri

Anartz Izagirre 2020ko abu. 4a, 17:30

Joseba Ostolazaren eskolako kideak iazko Igedoko Harri sarian. (Argazkia: Joseba Ostolaza)

Hamar harri-jasotzaile arituko dira nor baino nor gehiago Donostiako Trinitate plazan, eta bertan izango dira Ostolazaren eskolako kideak.

Urtero legez, Igeldoko Harria Txapelketa jokatuko dute abuztuaren 8an, larunbata, Donostiako Trinitate plazan, eta eskualdeko hainbat harri-jasotzailek parte hartuko dute bertan. Txapelketan izango dira Jokin Eizmendi zarauztarra —iazko txapelketaren garailea izan zen—, Gorka Etxeberria eta Aimar Galarraga oriotarrak, Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra, Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Jagoba Otaegi aizarnarra, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarra. Txapelketan lehiatuko diren beste bi harri-jasotzaileak Alejandro Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a izango dira.

Honako lotura honetan eros daitezke txapelketa ikusteko txartelak bost euroren truke, baita Donostiako Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide