Hasi dira botoak kontatzen hautes-mahaietako kideak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

KARKARAk Aiako eta Orioko boto kontaketaren datuak zuzenean emango ditu webgunean.

20:00ean itxi dituzte hauteslekuak, eta hasi dute zenbaketa hautes-mahaietako kideek. Lehenik eta behin, posta bidez jasotako bozak kontatzen hasi dira, eta ondoren hautes-mahaietan jasotako botoak zenbatzeari ekin diete.

Hala, KARKARAk Aiako eta Orioko boto kontaketaren datuak zuzenean emango ditu webgunean, zenbaketak aurrera egin ahala. Beraz, herritarrek datu eguneratuak eskuragarri izango dituzte Karkara.eus-en.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide