Udako hilabeteetan tren zerbitzua indartu egingo du Euskotrenek bere linea guztietan. Zumaia eta Donostia arteko kostako linean, adibidez, asteburuetan eta jaiegunetan, arratsalde partean, tren zerbitzu gehiago izango dira. Goizetan orduero izango dira trenak; arratsaldeetan, berriz, orduerdiero.
Hala, Zumaiatik Donostiara, 08:00etatik 15:00etara bitartean, orduero izango dira dira trenak, eta 15:00etatik 22:30era orduerdiero. Donostiatik Zumaiarako trenetan, aldiz, 6:50etik 13:50era orduero joango dira trenak, eta 13:50etik 20:50era orduerdiero. Ordutegi hauek uda garaian izango dira indarrean.