Oraindik ez dituzu bazkide datuak eguneratu?

Karkara 2020ko eka. 17a, 10:04

Datuak eguneratzeko beharra du KARKARAk, eta bazkideek bi bide dituzte horretarako. Alde batetik, webguneko Bazkidetu ataleko formularioa beteta eguneratu ditzakete beren datuak, eta interneten ibiltzeko ohiturarik ez dutenek, 688 85 96 82 telefono zenbakira ere deitu dezakete. Nahi dutenek, KARKARAko poltsa izango dute opari.

Hiru hamarkadetan zehar, teknologia berriak garatzen joan diren heinean, nabarmen aldatu dira herritarren artean komunikatzeko moduak, eta KARKARA ohartu da bere bazkideen datu basean hainbat informazio falta dela. Hala, datu basea eguneratzeko kanpaina abiatu du, eta aldizkarian iragarkia jartzeaz gain, spot bat ere argitaratu du sarean.

Horien bidez, Karkarako bazkideei datu basea eguneratzen laguntzeko deia egin die KARKARAk, eta bi bide ireki ditu; alde batetik, webguneko Bazkidetu ataleko formularioa beteta eguneratu ditzakete beren datuak bazkideek, eta interneten ibiltzeko ohiturarik ez dutenek, 688 85 96 82 telefono zenbakira ere deitu dezakete horretarako.

Gainera, nahi dutenek KARKARAko poltsa izango dute opari, datu basea osatzen laguntzeagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide