Epe administratiboak berriro kontatzen hasiko dira ekainaren 1etik aurrera

Karkara

COVID-19a dela-eta indarrean jarritako alarma-egoerak, besteak beste, epe administratibo guztiak etenda geratzea eragin zuen, baita udaletakoak ere. 

BOEn maiatzaren 23an argitaratutako 537/2020 Errege Dekretuak, ordea, 9. artikuluan, ezartzen du epe administratibo guztiak berriro kontatzen hasiko direla 2020ko ekainaren 1etik aurrera.

Beraz, alarma-egoeraren ondorioz Udalak etenda eduki dituen epe administratibo guztiak berriro hasiko dira kontatzen datorren astelehenetik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide