Hirugarren karlistaldian girotutako eleberri laburra argitaratu du Anjel Lertxundik, Gilles de Rais izenburupean, Alberdania etxearen eskutik. Liburua dagoeneko salgai dago, baina bihar goizean egingo du aurkezpen ofiziala hedabideen aurrean, modu telematikoan.
Artista eta soldaduen arteko harreman beti zailean mugitzen diren pertsonaiek ehundutako trama bizia garatu du Lertxundik bere azken lanean.