Azken asteetan non ari zara egiten erosketak? Horixe galdetu dugu webgune honetan erabilgarri jarritako inkestan, eta 53 erabiltzaileren erantzunak jaso ditugu apirilaren 30etik maiatzaren 9ra. Lau erantzunen artean aukeratu dute parte hartzaileek: erosketak azokan, herriko saltoki txikietan, supermerkatuetan ala Internetez egiten dituzten.
Ez da berdinketarako arriskurik egon: 40k erantzun dute herriko saltoki txikietan egin dituztela erosketak azken asteetan; 10 lagunek, supermerkatuetara jotzen dutela esan dute; eta hiruk, berriz, esan dute Internet erabiltzen dutela erosketak egiteko.
Gai zehatzen bati buruzko inkesta betetzea gustatuko litzaizuke? Idatzi proposamena eta bidali karkara@karkara.eus helbidera.