Hasi dira martxoko eta apirileko KARKARAk postontzietan banatzen

Karkara

Banatzaileek gaur arratsaldean banatuko dituzte aldizkariak Aiako eta Orioko postontzietan.

Koronabirusak eragindako egoera dela eta, martxoko aldizkaria etxez etxe ez banatzea erabaki zuen KARKARAko zuzendaritza taldeak, banatzaileen eta herritarren osasuna erdigunean jarrita. Konfinamendua hasi zenetik hilabete eta erdi pasa ondoren,  egoerak hobera egin duela ikusita, gaur banatuko dituzte banatzaileek martxoko eta apirileko aldizkariak, Aiako eta Orioko postontzietan. Horretarako, dagokion babes neurriak hartuta lan egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide