Euskaraldian asko daukagu Oriori eskaintzeko. Gure neska-mutilak, entrenatzaileak, boluntarioak, laguntzaileak eta babesleak euskaratik datoz eta euskaraz doaz ontzietan. Hori bermatzea eta zaintzea da gure erantzukizuna. Horretarako ere bagaude. Arrauna kirola baino gehiago da Orion: bizia eta bizitza. Hizkuntzak ere hala behar du.
Euskaraldian Orio Arraunketa Elkarteak egon behar du. Egon eta egin behar du. Hari eta ari gara. Arigunea ez ezik, harigunea ere badelako arraun elkartea. Estrapuak hariz egiten dira, eta eskuz, eta pazientzia handiz. Udako estropada ikusgarrietan ia ikusezina da estrapua. Baina hori gabe ez dago estropadarik. Berak lotzen du arrauna traineruan. Eraztun borobil horrek lotzen ditu arraunlaria eta itsasoa. Euskara izan bedi arraun elkartearen estrapua. Erabil dezagun. Gozo-gozo eta bizi-bizi. Astindu dezagun. Eskuz esku josi gaitzala elkarri. Gure harigunea Orioko arigunea izan dadila Euskararik gabe kirola, estrapurik gabeko arrauna da. Ari eta hari gara.