Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa sarean, Liburuaren Eguna dela eta

Karkara

Konfinamenduak eragindako egoera berezia dela eta, Mendozak sarean egin du ipuin kontaketa 3 eta 6 urteko haurrentzat eta gurasoentzat, Orioko Udalak antolatuta.

Udal-liburutegiak ipuin-kontaketa saioak antolatzen ditu aldian behin, eta, normalean, beti izaten da saio bat Liburuaren Egunaren bueltan. Aurtengo egoera berezian ere Udalak saioa antolatu nahi izan du eta, horretarako, Miriam Mendoza ipuin-kontalari ezagunari eskatu dio saio bat grabatzeko, Orioko —eta nonahiko— haurrek online ikusi eta gozatu ahal izateko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide