Curriculuma hobetzeko aholkularitza eskaintzen ari da UKUE, konfinamendu egunetan ere

Karkara 2020ko api. 18a, 17:37

Curriculum hobetzeko laguntza behar dutenak, Urola Kostako Udal Elkarteko aholkularitza zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan, lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita.

COVID-19 gaitzak sortutako krisiaren eraginez herritar asko etxean daude. Hala, Urola Kostako Udal Elkarteak sare sozialen bidez dei egin die herritarrei, etenaldia curriculuma hobetzeko aprobetxatu dezaten. "Etxetik atera ezinik gauden egunak, curriculumari potentziala ateratzeko aprobetxatu ditzakegu". Beraz, curriculum erakargarri bat egiteko laguntza behar dutenak, Urola Kostako Udal Elkarteko aholkularitza zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan, lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide