Saharako haurrak ez dira etorriko aurten

Karkara 2020ko api. 18a, 10:00

Artxiboko argazkia. Oporraldia eskualdean igaro ondoren, haur sahararren itzulera eguna.

Ez da iritsi koronabirusa Oriora eta Aiara etortzen diren haurren Tindoufeko familietara, baina hemengo egoera ikusita, gurasoak "beldurrez" daude.

Saharautz elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo udan ez dira etorriko Tindouf kanpamenduetako haur sahararrak. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, arduradunek aurtengo bidaia bertan behera uztea erabaki dute.

Txus Manterola Saharautz elkarteko boluntarioaren hitzetan, "gutun bidez jakinarazi ziguten arduradunek erabakia, baina niri behintzat ez zidan harritu, banekien egoera honetan ez zirela etorriko". Gaineratu du, harremana duten familietara koronabirusa iritsi ez den arren, hemengo egoera dela familien kezka nagusia, eta haurrak izanik, zentzuzkoa iruditzen zaio ez etortzeko erabakia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide