"Harremana orain telefonoz da, deitzen dutenekin; somatzen dut adineko jendeak askotan deitzen duela norbaitekin berriketan egiteko gogoa daukalako".
"Hasieran, baimenduta zegoen hilotza tanatorioan edukitzea eta nolabaiteko ekitaldi pribatu bat egitea. Orain debekatuta dago; ahal bada, lehen 24 ordutan eman behar zaio lur eta kanposantura hiru senide baino ezin dira joan".
"Behar materialak dauzkan jendearen kolektiboa era badaukagu. Hilean behin janari banaketa egiten dugu. Martxoko banaketa ezin izan genuen egin eta diru-laguntza emanez konpondu genuen".
"Kultuko zentroak irekita mantentzeko baimena ematen du alarma egoerako dekretuak, baldin eta distantziak-eta gordetzen badira. Baina kontraesan handia dago hor. Kultuko zentroetara joan gaitezke, baina ezin gara etxetik atera. Guk erabaki genuek itxi egingo genituela".
“Hilabete izango da ez naizela Zumaiara joan, baina etxekoekin eta lagunekin whatsappetik edo bideo-deien bidez egoten naiz”.
“Organoa pixka bat utzita daukat aspaldian, baina aurrekoan San Telmo martxaren konpas batzuk jo nituen eta twitterrera igo nituen”.
“Martxoaren 22an 40 urte bete nituen eta nire buruari omenaldi txiki bat egiteko olagarro zopa prestatu nuen”.