Bertsolariak, gaurko saiorako prest

Karkara 2020ko api. 2a, 17:00

Bertso saio berezia eskainiko dute Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik gaur, osteguna, KARKARA.EUS-en eta Urolako Komunikazio Taldeko gainontzeko hedabideetan, 18:30ean hasita.

Herritarrek bidalitako gaien nahiz bestelakoen bueltan ariko dira kantuan bertsolariak, Jon Zaldua gai-jartzailearen gidaritzapean. Bertsolariak dagoeneko prest dira; izan ere, atzo egin zuten streaming-eko konexio proba denek. Konfinamenduan egonik, zuzenean eta Hangouts-en bidez egingo dute saioa, eta 18:30ean hasiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide