Larrialde Zerbitzuek gogorarazi dute, beraz, COVID-19a izan dezaketenentzat egokitutako telefono zenbakia 900-20 30 50 dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 948-290 290 Nafarroan. Egoera horretarako bereziki prestatutako telefonoa da azken hori, larrialdietako telefono zentralean kolapsoak ekiditeko asmoarekin martxan jarria.
Koronabirusen sintomak dituztenek ez dute 112 telefonora deitu behar, telefono hori beste larrialdi batzuetarako prestatuta baitago.