Orioko eta Aiako elizetan ez da mezarik izango bihartik aurrera

Karkara 2020ko mar. 13a, 20:24

Argazkia: luisbixki

Aiako eta Orioko parrokiek gaur arratsaldean eman dute erabakiaren berri.

Orioko eta Aiako elizetan ez da mezarik izango larunbatetik aurrera. Azpialdeko mezua eman dute argitara parrokietako arduradunek:

"Aiako eta Orioko parrokiek jakinarazi nahi dugu, bihartik, martxoaren 14tik aurrera ez dela Mezarik izango gure elizetan. Gaixoen alde eta zaintzaileen alde otoitz egin dezala bakoitzak bere etxean, baina arduraz jokatu behar dugu eta gure herri agintariekin bat egin, bizi dugun egoeran zentzuz jokatuz. Katekesi eta bestelako jarduera guztiak bertan behera utziak genituen atzotik, ikastetxeak itxi zirenetik. Egoera bere onera etortzen denean ekingo diegu berriz ere gure eginkizunei."

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide